Udara hemen da, eta kurtsoa bukatuta, Renfek ere egokitu egin du tren ordutegia, herriz herri geratzen den trenarena, aldirikoa esaten zaiona. Iraila bitartean, batez beste 60 tren geratuko dira Hernaniko apeaderoan: astez gehiago eta asteburutan gutxiago. Aste guztian batera eta bestera dijoazenak kontatuta, 465 tren geratuko dira Hernaniko apeaderoan.
Brinkola aldera aste egunez 36 tren geratuko dira egunean, astelehenetik ostiralera. Asteburuan, larunbatean 30 izango dira, eta igandean 25.
Irun aldera joateko ere egunean 36 tren izango dira aukeran aste egunetan; larunbatetan 28 tren, eta igandeetan 22 tren.
Gaueko 23:00ak arte
Lehendabiziko orduetan eta arratsaldetan izango dira tren gehienak. Brinkolara lehendabizikoa 05:47etan abiatuko da astez, 06:39an larunbatetan, eta 06:59an igandeetan. Azkenekoa, 22:54an, egunero.
Irun aldera, lehendabizikoa 06:14ean abiatuko da, egunero, eta azkenekoa 22:59an.