Mendi irteera berezia egin zuten Aranon ekainaren 7an. Sei lagun elkartu ziren ibilbide jakin bat markatzeko: Historiaurrea, hegiz hegi izenekoa. Aranon mendi ibilbide ugari daude, baina markatu gabe eta horregatik egin zuten irteera hau. Sugandila urdin batekin markatu zuten bidea. Pixkanaka ibilbide guztiak markatzeko asmoa dute. Ibilbide guztiak: www.urumeaarnastu.com.