Musika bidezko erlajazio saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

Amaia Artze Goizuetako bizilagunak Doinu Bidaia saioa eskainiko du gaur, 18:30etatik aurrera, udaletxeko ganbaran. Instrumentu desberdinak joko ditu Artzek eta musikaren bidez, erlajatzea da helburua. Esterila eta manta eramateko gomendatu du, lurrean etzanda eginen baita saioa. Ordu eta erdikoa izanen da, gutxi gorabehera. Prezioa: 10 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!