Bidali Kronikara zure jaietako argazkiak, egunero

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

San Joanetako argazkiak izan behar dute, eta egunero argazki batek irabaziko du. Umeen saria ere izango da eta orokorra ere bai.

Zortzi sari izango dira aurten San Joanetako argazki ederrenentzat. Egunero argazki bati emango zaio saria, eta bukaeran, umeen saria eta sari orokorra ere izango dira. Jaiei buruzko argazkiak izan behar dute, eta ekainaren 23tik ekainaren 27ra bidali ahal izango dira. Egunero 19:30ak arte sar­tzen diren argazkien artean bat aukeratuko da.

Zortzi sari, Hernaniko denda eta enpresek emanak
Hernaniko Kronikak antolatu du zazpigarren urtez ar­gazki lehiaketa, eta horretarako Her­naniko dendari, ostalari eta enpresen laguntza izan du, haiek izan baitira sariak eman dituztenak. Sari orokorra Irizar ardoak enpresak eman du, sei botila ardo: hiru botila Viña Ardanza, Errioxako 2004ko erreserba; eta hiru botila Albariño, Lagar de Cervera, 2013koak, La Rioja Alta bodegakoak.  Sari hori herritarrek erabakiko dute San Joanak bukatuta, facebook bidez botoa emanda.
Gainerako sariak Kronikan bertan erabakiko dira. Kontuan har­tuko da, batez ere, San Joanak direla antzematea, eta argazkiaren in­tentzioa.
Umeen saria Herna­niko kiroldegiak emango du, igerileku irekietarako 4 sarrera. Ho­rrez gain, egunero sari bana izango da. Ekai­naren 24an

Sari orokorra herritarrek erabakiko dute, facebook bidez botoa emanda.

Ada­rragak emango du saria, 8 per­tso­nen­tzako hojaldrea. Ekai­na­ren 25ean Akeleneak jarriko du saria, eguneko me­nua 2 lagunentzat. Ekainaren 26an Jo­sune Quintanillaren eskutik, radiofrekuentzia sesioa aurpegi edo gorputzean. Ekainaren 27an, Kix­kalek jarriko ditu 2 magnum ardo botila. Azkenik, ekainaren 28ko saria Balantxak emango du, likuadora bat, hain zuzen.

Egunean argazki bat
Bakoitzak argazki bat bidali ahal izango du egunean, kronika@kronika.net helbidera, edo eskuz entregatu Kronikan (La­rramendi 11). Bidal­tzean, beharrezkoa da izena eta telefonoa jartzea; umeen kasuan, adina zehaztea (gehienez 14 urte).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!