Txantxangorri elkarteak antolatuta, arrantza txapelketak ere izango dira San Joanetan. Bihar, 09:00etan, probintzia mailako XXII. Itsas-arrantza txapelketa jokatuko da. Ekainaren 25ean, 09:00etan, haur kategoriako XXIV. Ibai-arrantza txapelketa egingo da, Urumean. 14 urtetik beherakoentzako da, eta aurretik izena eman behar dute, eta egunean bertan, 08:30etan elkartean azaldu.