Udaro bezala, Goizuetako eta Aranoko guraso elkarteak ikastaroak edo ekintzak antolatu ditu ume eta gaztetxoentzat. Uztailean zehar izanen dira. Aurten, eskulanak, aerobik, kirolak, piraguismoa eta Hernaniko igerilekuetara irteera izan dira aukerak. Dena dela, kopuruen arabera erabakitzen dute ekintza bat edo beste egin eta aurten, hiru ikastaro atera dira.
Alde batetik, Hernaniko igerilekura joanen dira 31 ume. Uztailean, egunero joanen dira. Bestetik, 13 umek kirola aukeratu dute. Herrian bertan izanen da eta Goizuetako Martin eta Iñaki anaiek emanen dituzte saioak. Hiru astekoa izanen da eta astean hiru aldiz ariko dira. Azkenik, piraguismoa eginen dute 15 umek. Uztailaren 14tik 18ra ariko dira.