Berria Txapelketako final ikusgarriak jokatuko dira gaur, 16:30etatik aurrera, Hernaniko kiroldegiko frontoian, eta Labaka eta Erasun jubenilek Hernanirentzat bigarren postua lortzeko borrokatuko dute.
6 talde borrokan, gaur
Txapelketa martxoan hasi zen, eta Euskal Herriko eta Errioxako 24 klubek hartu dute parte. Horietatik, 6 iritsi dira gaurko finaletara: Lemoa eta Erreka 1go posturako borrokan ariko dira; Hernani, Huarte eta Zazpi Iturrik 2garren postua lortzeko jokatuko dute finala; eta Zugarralde irabaztera aterako da, 3garren postua lortu nahi badu.
Kadeteetan, Zubizarreta eta Alberdi (Zazpi Iturri), Antso eta Eskirotzen (Zugarralde) aurka ariko dira. Jubeniletan, Labaka eta Erasun hernaniarrak, Laso eta Martijaren kontra (Huarte); eta seniorretan, Arrese eta Galarza (Lemoa), Ontsalo eta Gorritiren (Erreka) kontra.
Udaberriko Sarietako finalak ere gaur izango dira; Hernani, tartean.
Udaberriko Sarietako finalak gaur, Hernanik
Bestalde, gaur jokatuko dira Udaberri Sarietako finalak. Hernani-Berasarte kadeteak Hondarribia-Azarateren kontra ariko dira, 16:00etan Orion, eskuz banaka lauterdian. Eskuz binaka, berriz, Hernani Oiarperen kontra, alebinetan, 16:00etan Añorgan.