Doberak eta Kronikak txosna jarriko dute aurten ere, AEKrekin elkarlanean, eta gosariak eta afariak emango dituzte, Tilosetan, gaurtik hasita. Afaltzeko plan ederra jarri dute AEKrekin batera, Dobera-Kronikak bokadiloak jarriko ditu, eta AEKko txosnan izango dira edariak. Afariak 20:00etatik aurrera emango dira.
Gosariak iaz ere eman zituzten, eta jendeak gustora hartu zuela ikusita, aurten ere ematea pentsatu dute. Goizeko 05:00etatik 10:00etara emango dira, gauari bukaera gozoa emateko edo egunari indarrean ekiteko.
Boluntarioren bat balego turnoak egiteko edo gosaltzeko bizkotxoren bat egingo lukeena, deitu telefono zenbaki honetara: 943 33 08 99.