San Joanak direla eta, Garayarreko autobusak gauero ibiliko dira Urnietara eta Donostiara joanez. Gaueko zerbitzua ekainaren 23tik 27ra eskainiko du Garayarrek. Ordutegi berdintsua izango da egunero, baina aldaketa txiki batzurekin.
Lehenengoa, 23:00etan
Ekainaren 23an, autobus gehiago izango dira, 30 minuturo: Urnietara 23:00etatik 06:00etara, eta Donostiara 23:30etatik 06:30etara.
Beste egunetan, ekainaren 24, 25, 26 eta 27an, 60 minuturo izango dira autobusak: Urnietara 23:00etatik 06:00etara, eta Donostiara 23:30etatik 06:30etara.