Nabar Herri karpa jarriko dute, gaur eta bihar, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek. Plaza Berrin izango da, eta historiari buruzko erakusketa izango da bertan, bi egunetan. Gaur, karpa zabalik egongo da 11:30etatik 14:00etara, eta 18:30etatik 21:30etara. Bihar, berriz, 11:30etatik 14:00etara egongo da.
‘Katalunia, Euskal Herria’ hitzaldia gaur, 12:30etan
Nabar Herri karpan bertan, Koldo Martinez Garateren hitzaldia izango da gaur, 12:30etan. Katalunia, Euskal Herria izango da emanaldiaren gaia. Ingeniaria eta idazlea da Martinez Garate, eta zenbait liburu idatzita ditu gai horren inguruan, eta baita historiari buruz ere.