Inoiz baino jende gehiago elkartuko da gaur, sardin jatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

San Joanen bueltan egin ohi dute urtero sardin jatea Aranon. 60 bat lagun elkartuko dira.

San Joan egunetik gertuen geratzen den larunbatean egin ohi dute sardin jatea Aranon eta gaurko egunez tokatu da aurten. Aurtengoa, gainera, orain arteko jendetsuena izanen dela azaldu dute. 60 bat lagun elkartuko dira. Denera, 24 kilo sardina jarriko dituzte. 20:30-21:00ak aldera egin dute hitzordua.

San Joan sutik sortua
Herriko bost lagun aritzen dira guztia antolatzen, sardinak erre­tzen, zerbitzatzen... Aspal­diko kontua dela azaldu diote Kroni­kari eta hasieran, beraiek bakarrik lagunartean egiten zutela. Orain dela 30 bat urte, beraien umeak San Joan suan saltoka ari zirela, suaren brasa sardinak erretzeko erabili zitekeela bota zuen batek katxondeoan eta ha­laxe hasi ziren. Umeak koxkortu zirenean, utzi egin zuten eta orain dela 10 bat urte berreskuratu zuten. Ordu­tik urtero egin izan da eta herriko ekintza be­zala antolatzen dute; guztiei irekia.

Sua, astelehenean
Sardin jatea larunbatarekin egiten dute orain, baina San Joan sua, tokatzen denean. Astelehenean eginen dute, gainerako herrietan bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!