Atzo hasi zen eskubaloi txapelketa herrikoia, Hernanin lehenengo aldiz jokatzen ari den modalitate batean: Streethandball edo Eskubaloia Kalean. Atzo, maila guztietako lehenengo kanporaketak jokatu ziren, eta gaur bigarren kanporaketa faseko partiduak jokatuko dira, 12:00etan hasita, Tilosetan.
Erakusketa bat ere jarri dute Elkano kaleko 10 zenbakian.
Finalerako faseak, berriz, asteartean hasiko dira; 19:00etan, haurren kategoriatako txapeldun eta azpitxapeldunak erabakitzeko partiduak jokatuko dira. Azkenik, ekainaren 27an jokatuko dira azken partiduak. Egun horretan, sneior eta beterano edo koadrilen kategoriako txapeldunak erabakiko dira, 19:00etan hasita, Tilosetan.