Iluntzeko 20:00etan hasiko dira, kiroldegian, Hernani Sutan beladaren bueltan antolatu diren 7 boxeo borrokak.
Maila haundiko boxeolariak ikusteko aukera izango da, bai mutiletan eta baita nesketan ere. Azken hauen artean, Espainiako txapeldun izandako bi ere etorriko dira. Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Castillako borrokalariak izango dira; guztira, 14.
5 borroka mutiletan, eta 2 nesketan
Lehenengo partidua mutilen artekoa izango da: Josua gipuzkoarra eta Irigoien nafarraren artekoa. Jarraian ariko dira Raul (Gipuzkoa) eta Victor Marsa (Nafarroa).
Hirugarren borroka nesken artekoa izango da: Itziar Lorea nafarra eta Espainiako txapelduna, Ixa bizkaitar eta Espainiako azpitxapeldunaren kontra. Mutilen txanda izango da berriro, atzetik: Moha (Gipuzkoa) eta Lizarraga (Nafarroa).
Bosgarren partidua berriro ere neskena izango da: Bioleta (Euskal Herria) eta Elena Rueda (Castilla-Espainiako txapelduna) ariko dira elkarren aurka.
Seigarren eta zazpigarren borrokak mutilenak izango dira; beladako azkenak. Juanjo Sanz gipuzkoarra Esteban gasteiztarraren kontra, eta Xabi Burgeño (Euskadiko txapelduna) Eneko Alonsoren (Bizkaia) kontra.
Sarrerak, kiroldegiko takillan
Aste honetan zehar salgai izan dira gaurko zazpi borrokak ikusteko sarrerak, baina gaur ere izango da, oraindik, sarrerak erosteko aukera. Kiroldegiko takillan bertan erosi ahal izango dira, ikuskizunaren aurretik, 15 eurotan.
Ikuskizun jendestua
Urtetik urtera jende multzo ederra biltzen da boxeo borroka erakustaldi hau ikusteko. Urtean behin bakarrik izaten da aukera hau Hernanin.