Balkoitik ikusteko, sarituak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 21a

18 herritarrek ikusiko dituzte San Joanak udaletxetik.

Aurten ere, Udalak aukera emango du San Joan jaiak udaletxeko balkoitik ikusteko. 18 herritar dira horretarako ohorea dutenak: bederatzik gozatuko dute jaien hasieraz, eta beste bederatzik bukaeraz. Asteazkenean egin zuten zoz­keta publikoa, udaletxeko are­to nagusian, eta hauek izan ziren sarituak:

Jaien hasiera:
Eider Luis Aranburu
Maria Jose Iraola Agirre
Eguskiñe Arruabarrena Cuevas
Milagros Belategi Aizpurua
Maria Lizeaga Ansa
Aitor Elosegi Belategi
Agustin Elizegi Apezetxea
Jabi Jimenez
Bitoriano Sanchez

Jaien bukaera:
Eider Luis Aranburu
Maria Jose Iraola Agirre
Eguskiñe Arruabarrena Cuevas
Ane Biurrarena Zubiarrain
Mari Carmen Agredano Muñoz
Iñaki Etxarri Imaz
Aitor Elosegi Belategi
Pako Lazkano Gaztañaga
Jabi Jimenez

Ekainaren 23an, astele­he­na, hasiko dira San Joan jaiak, eta udaletxeko balkoitik ber­ta­tik botako dute txupinazoa, eguerdiko 12:00etan. Aurten, Betikoak elkartea izango da bandera jaso eta suziria piz­tuko duena. Berehala, festa lehertuko da plazan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!