preso eta iheslariak

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

Ibon Fernandez eta Gari Arruarteren egoera salatu zuten, atzo, Zinkoenean egindako kontzentrazioan.

Gaixo dauden euskal pre­soen egoera salatu zuten, atzo, Zinkoenean egindako kontzentrazioan. Bereziki, Ibon Fernandez eta Gari Arru­arte ekarri zituzten go­gora. Gaixo larrien es­ku­bi­de­ak defendatu nahi dituzte, eta horretarako, manifes­ta­zio erraldoia deitu dute San Joan egunerako, ekai­na­ren 24an. Arratsaldeko 19:30­etan izango da, Plazan hasita.

«Errealitate injustua»
San Joan jaien bezperan, gaixo dauden presoen «erre­a­litate injustua» salatu zu­ten. Izan ere, gaixotzen dena kartzelan badago, dena «oker­tu» egiten dela azpi­marratu zuten: «Lau horma os­pelak, osasun artatze de­se­gokiak, debekuak, fami­lien inpotentzia... pairatzen di­tuzte».
Egoera hori euskal preso askok bizi dutela adierazi zuten, Espainiako eta Fran­tziako kartzeletan. Hori­en artean, Fernandez eta Arru­arteren kasuen berri eman zuten. Azaldu zuten, Gari Arruarteri esponditisa diag­nos­tikatu ziotela, gaixotasun degeneratiboa. Dieta zorro­tza eramaten ez badu, gaixo­tasuna «abiadura ikara­ga­rrian» okertzen da.

Ibon Fernandezek, esklerosi anizkoitza
Antzekoa da Ibon Fernan­de­zen kasua. Esklerosi aniz­koitza detektatu zioten 2012an. Bi medikuk aztertu zu­ten, eta honakoa ondo­rioztatu: «Gaixotasuna ez da bateragarria kartzelarekin». Epai­le baten erabakiaren es­ku geratu zen kasua, eta hain justu, atzo eman zuen behin behineko erabakia: zigorra etetea onartu zuen, bai­na oso baldintza zorro­tzak ezarriz.

«Berehalako askatasuna»
Kontzentrazioan bildu zire­nek, gaixo larrien bere­ha­la­ko askatasuna eskatu zuten: «Dagokion insituzioari, legea bete dezan besterik ez diogu eskatzen». Horretarako, adi­e­razi zuten jarraitu beharra dutela, giza eskubideak erres­­petatu daitezen alda­rri­katzen: «Ez dugu etsiko, gai­xo dauden presoak etxeratu arte». Guztien laguntzaz, ego­era iraultzeko nahia era­kutsi zuten.

 

Fernandezen zigorra etetea onartu dute, baina baldintza zorrotzekin
Atzo eman zuen Parisko epaitegiak, Ibon Fernandezen kasuaren behin behineko erabakia. Zigorra etetea onartu dute, baina, horretarako, oso baldintza zorrotzak ezarri dizkiote. Esklerosi anizkoitza du Fernandezek.
Epaileak emandako erabakia «kontraesankorra» dela adierazi du Maritxu Paulus Basurco abokatuak. Izan ere, zigorra eten arren, bi baldintza ezarri dizkio: batetik, Frantzian bizitzea debekatuta dauka; eta bestetik, egoera hori aldatu nahi badu, beste epaitegi batera jo beharko du. Kasu horretan, beste urtebetez luzatuko litzateke bere kaleratzea.
Hamar egun dituzte helegitea aurkezteko, erabakiaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!