Luis Telleria izendatuko dute Hernaniar Bikaina, gaurko urteurren ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

32. urteurrena ospatzeko bazkaria ere antolatu dute, omenduari ongietorria egin ondoren.

Luis Telleria Hernaniar Bi­kai­na izendatuko dute gaur, Xala­parta elkartearen urte­u­rren eki­taldian. 32garren urte­u­rre­na ospatuko du elkarteak, eta baz­karia ere antolatu dute. Eguerdiko 14:30etan, ongie­to­rria egingo diote Telleriari. Guztien artean, Agur Jaunak kantatuko diote, eta ondoren, aurreskua dantzatuko dio Car­los Santxizek.

Urteurren bazkaria
Omenduari harrera egin ondo­ren, bazkaria egingo du elkar­teak, urteurrena ospatzeko. Bazkalostean, berriz, 33garren Mus Txapelketaren sariak banatuko dituzte, 17:00etan. Jarraian izango da ekitaldi nagusia. 17:15etan, Hernaniar Bikaina izendatuko dute Luis Telleria, arte munduan izan duen ibilbideagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!