Zer da Egon Zerbitzuak?
Adinekoak etxean modu autonomoan bizi daitezen sortutako enpresa.
Zeinek osatzen duzue?
Inguruan adineko pertsonak genituen hiru emakumek zerbitzu hau sortzea pentsatu genuen, guk geuk behar bat izan dugulako eta konturatu garelako gizartean hutsune hori ere badagoela.
Zer eskaintzen duzue?
Adineko pertsonak etxean eroso eta lasai bizi daitezen laguntza. Egunero edonork zeregin asko izaten ditu, baina adinarekin askotan laguntza behar izaten da eta guk hori eskaintzen diogu. Izan daiteke erosketak, etxeko garbiketa eta mantenua, bazkari afariak egiteko laguntza, behar izanez gero konpainia, edo beste era bateko zerbitzuak: podologia, pelukeria, fisioa, manikura... Horretarako, gai bakoitzeko profesionalak dauzkagu.
«Erosketak egiteko laguntza ematen dugu, etxeko garbiketa, bazkari-afariak egiteko laguntza, edo besterik gabe konpainia...»
Zerbitzua eskuratu ahal izateko zuen bezero finkoa izan behar da?
Ez derrigorrez. Bezero finkoak baditugu eta haiei adostutako zerbitzuak eskaintzen dizkiegu. Baina behar puntualei ere erantzuten diegu, adibidez, norbaitek pelukeriara joan behar badu eta ezin badu, ba guri deitu, eta pelukera etxera joango zaio. Horrela, zerbitzu guztiekin.
Zein da zuen enpresa bereizten duen ezaugarria?
Guk hurbileko harremana eskaintzeko konpromisoa hartu dugu, beti ere, bezeroaren ezaugarrietara egokituta. Adibidez, gizon batek nahiago badu gizon baten laguntza, gizona joango zaio, eta euskaldun bati euskalduna, eta abar...
Zuekin harremanetan jarri nahi duenak zer egin behar du?
Gure webgunean gurekin harremanetan jartzeko beharrezko dena dago: www.egonzerbitzuak.com. Telefonoa: 634 409 703.