Donosti Berri taldean ibiltzen diren txirrindulari astigartarrek bukatu dute denboraldia. Zumaian izan zuten azken karrera aurreko larunbatean eta Jaime Romero alebinak hirugarren postua lortu zuen. Infantiletan, Telmo Semperenak 14garren egin zuen eta Tomas Oterminek nahiko lan izan zuen helmugaratzen, aurreko asteko erorketaren ondorioz, ez baitzegoen baldintza onenetan. Urrian ekingo diote berriz entrenamenduei eta dei egiten diete herriko 10-14 urteko gazteei taldean apuntatzeko. Bestalde, Donosti Berritik azaldu dute, BTT mendi irteerak antolatzen dituztela udan, gaztetxoentzat, eta apuntatzeko aukera dagoela: donostiberri@donostiberri.com edo 943 44 59 52.