Astelehenetik aurrera, ume eta gaztetxoek ez dute ikastolara joan beharrik izango, udako oporraldia hasiko baitute. Hori horrela, aisialdiari lotuta, eskaintza ugari antolatu dira herrian: Gaztelokaleko ekintzak, Udaleku Irekiak, Jolas Txiki, Multikirola, Futbol Kanpusa, Musika Udalekuak eta kanpaldia. Adin eta gusto guztietarako ekintzak, hain zuzen.
Ekintza horietan parte hartzeko aurrez izena eman behar zen eta denera 300 umetik gora ibiliko dira. Xaguxarrek antolatzen dituen Udaleku Irekietan, adibidez, 178 umek eman dute izena, Futbol Kanpusean 110 inguruk, Musika Udalekuetan 30ek, Jolas Txikin 35ek, Multikirolan 27k...
GAZTELOKALA (12-18 urte)
Ordutegia: 11:00-14:00.
Ekainak 23: San Joan festa
Ekainak 24: Gaztelekuko bruncha.
Ekainak 25: Body percusion.
Ekainak 26: Egunpasa Santiagomendin (11:00-17:00).
Ekainak 27: Hernaniko igerilekura
(5 euro, 10:00-14:00).
Uztailak 1: Paper japoniar tailerra.
Uztailak 2: Hawaii eguna
(11:00-17:00).
Uztailak 3: Santa Klara uhartera
(5 euro, 10:00-17:00).
Uztailak 4: 3x3 saskibaloi txapelketa.
Uztailak 7: Izozki tailerra.
Uztailak 8: Gaupasa gaztelekuan.
Uztailak 9: Gosaria gaztelekuan.
Uztailak 10: Hondartzara
(10:00-14:00).
Uztailak 11: Multikirola ikastolako atarian.
Uztailak 14: Sagarraren lurraldea ginkana.
Uztailak 15: Vintage jokoak.
Uztailak 16: Eskulan tailerra.
Uztailak 17: Arcachonera (25 euro, 08:00-20:00).
Uztailak 18: Santio jaietako alkandora prestatzeko tailerra.
Uztailak 21: Sendabelar eta ukendu tailerra.
Uztailak 22: Txisteklip lehiaketa.
Uztailak 23: Txisteklip lehiaketaren proiekzioa eta sari banaketa.
Uztailak 24: Jaietako bazkaria.
UDALEKU IREKIAK (4-12 urte)
Jolasak, eskulanak, irteerak Astigarraga eta inguruko herriak ezagutzeko. Elkargunea, Ikastolan.
Bi txanda: ekainak 23-uztailak 4; uztailak 7-23.
Ordutegia: 09:30-13:30 eta 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoak astean behin eta 7-12 urtekoak astean bitan).
JOLAS TXIKI (2-4 urte)
Joko didaktiko eta hezitzaileak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpenak kiroldegian.
Bost txanda: ekainak 23-uztailak 4; uztailak 7-18; uztailak 21-abuztuak 5; abuztuak 6-20; abuztuak 21-irailak 3.
Ordutegia: 09:00-13:00.
MULTIKIROLA (5-12 urte)
Hainbat kirol ezagutu eta
praktikatzeko aukera, kiroldegian.
Bost txanda: ekainak 23-uztailak 4; uztailak 7-18; uztailak 21-abuztuak 5; abuztuak 6-20; abuztuak 21-irailak 3.
Ordutegia: 09:00-13:00.
FUTBOL KANPUSA (8-12 urte)
Futbola, igerilekua, jolasak,
hondartza, irteerak... Kiroldegian eta Zarkumendegin.
Bost txanda: ekainak 23-27; ekainak 30-uztailak 4; uztailak 7-uztailak 11; uztailak 14-18; uztailak 21-24.
Ordutegia: 09:30-15:00.
MUSIKA UDALEKUAK (4-11 urte)
Musika jolasak, kantak, eskulanak, instrumentuak jo eta egin, Musika Eskolan.
Bi txanda: ekainak 23-uztailak 4; uztailak 7-23.
Ordutegia: 09:30-13:30.
KANPALDIA (12-16 urte)
Raftinga, arroila-jaitsiera, bisitak, tailerrak, jokoak, ginkanak, gau ekitaldiak... Garden ( Erronkari, Nafarroa).
Ekainaren 27-uztailak 4.