Martxan dauden hainbat egitasmoren berri emango dute, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 21a, 02:00

Obra eta Zerbitzuen Batzordea bilduko da astelehenean 18:00etan, udaletxeko Batzar Gelan. 7 puntu izango dituzte lantzeko. Horien artean: seinalizazio berriak jartzeko eskaerak aztertzea; kale-plazetan terrazak jartzeko eskaera batzuk aztertzea; kale izendegi berriaren proposamena; eta martxan diren hainbat egitasmoren berri ematea: ikastolako obrak, kiroldegiko argizuloa, uholdeen aurkako obrak, Arrobitxuloko obrak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!