Kamixeten diseinuak bidaltzeko, azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 20a

  • Aurtengo Gazte Eguneko kamixetek ze diseinu izango zuten erabakitzeko, lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak eta gaur da diseinuak entregatzeko azken eguna. Gaia prekarietatea da, eta leloa: Eon hai lo ta jango denk me! Saria: Lizeaga sagardotegian bi per­tsonentzako bazkari edo afari bat. Diseinuak bidaltzeko: astiarrako.gazteasanblada@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!