Ate irekiak gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 20a, 12:10

Ate Irekien jardunaldia izango da gaur kiroldegian. Ki­rol jarduera desberdinak pro­batzeko aukera izango da, dohainik: Zumba, Hipopresi­bo­ak, Gliding, Cardio Box, Aero­bik, Ziklo Indoor, Ars Corpore eta B. Training. Aurre­tik, umeen erakustaldia antolatu dute: Soin Erritmikoa eta Zumba Kids. Parte hartzeko izena eman behar da eta lekua, plazak bete arte izango da.

EGITARAUA
16:30-17:00, Haurren erakustaldia: Soin Erritmikoa (*) eta Zumba Kids, pistan.
*Soin Erritmikorako, ilea bilduta eraman beharko dute umeek eta 16:15erako kiroldegian egon.
17:15-18:15, Zumba.
18:15-19:00, Hipopresiboak edo Gliding.
19:00-20:00, Cardio Box, Ars Cor­pore edo Ziklo Indoor (gaztelaniaz).
20:00-21:00, Aerobik, B. Training edo Ziklo Indoor (euskeraz).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!