Eraso sexisten aurrean, erantzun bateratua

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 20a, 02:00

Eraso sexisten aurrean, eran­tzun bateratua emateko dei egin du Bilgune Femi­nis­tak, elkarteen, tabernen eta Uda­laren babesarekin. San Joan jaietan, erasotzaileek tokirik ez dutela azpimarratu dute, eta horren aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu.
Horretarako, protokolo bat aurkeztu dute, eraso sexista baten aurrean nola jokatu behar den zehaztuz. Bi egoera bereizi dituzte. Batetik, erasoa gertatzen ari dela ikustea. Kasu horretan, ezer baino lehen, erasoa jasaten ari denari laguntzarik behar duen galdetu behar zaiola zehazten du protokoloak.

Txosna eta tabernek, salaketei lehentasuna
Beste egoera taberna edo txosnetako langileena da. Norbait barran azaltzen bada eraso sexista bat salatuz, lehentasun osoa eman beharko diote, eta arretaz entzun. Erasoaren larritasunaren arabera, neurriak hartu beharko dituzte, protokoloan zehaztutakoaren arabera.

Hurrengo egunean, musika kendu eta kontzentrazioa
Eraso sexistarik gertatzen ba­da, hurrengo eguneko 20:00-20:30 bitartean musika kenduko da txosna eta taberna guztietan, eta kontzentrazioa egingo dute Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!