Eskerrak emateko ekitaldia antolatu du, gaur, Hernaniko Gure Esku Dago taldeak, Biteri Plazan. Herritarrei eskertu nahi diete ekainaren 8ko giza-katean parte hartzea eta laguntzea. Horretarako, plan polita antolatu diete, egun osoan zehar.
Goizean, 11:00etatik aurrera, argazki erakusketa eta bideo proiekzioa izango dira, Biteri plazan bertan. Dinamikaren ekitaldi guztietako irudiak izango dira: Udaberri festakoak, Galarretakoak, Etxarrengoak... Gainera, pintxoak eta edariak izango dira.
Eskerrak ematea eta balorazioa, arratsaldean
Argazkia aterako dute arratsaldean, 18:00etan, bereziki lagundu dieten pertsonekin. Horrela, egin duten esfortzua eskertu nahi diete.
Jarraian, 18:30etan, orain arte egindakoa baloratuko dute, eta proposamenetarako tartea egingo dute: zer egin hemendik aurrera? Emailera ere bidali daitezke: hernanigureeskudago@gmail.com.