Kurtso bukaerako kontzertua gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 20a, 02:00

Ikasturteko kontzertu na­gusia es­kainiko du, gaur, Doinu Zale musika eskolak. Kurtsoan zehar ikasitakoa agerian utziko dute, Biterin, arratsaldeko 17:00etan. Ins­trumentu desberdinak kan­tuarekin nahastuko dituzte, ema­naldi eder bat eskain­tzeko asmoz.
Guztira, 60-70 musikari ariko dira saioan, eta ins­tru­mentu ugari joko dituzte: tri­kitixa, esku­soi­nua, pianoa, gitarra, bateria, bajua... Ins­trumentu baka­rreko tal­detan edota hainbat ins­tru­mentu elkartuz ariko dira.

35 abesti inguru
Emanaldi zabala izango da Doinu Zale musika eskolako ikasleena. 35 abesti inguru joko dituzte, kurtso osoko lana saio bakar batean bil­tzeko asmoz. Gauzak ho­rre­la, bi orduko iraupena izan­go du emanaldiak, gutxi go­rabehera.
Ikasle berrienak hasiko dira, eta beteranoenek buka­tuko dute. Adin oso ezber­di­netako ikas­leak izango dira, eta 5-6 urte­ko gaztetxoak ere badira Doinu Zalen.

Abesbatza eta orkesta batera
Abesbatza eta orkesta batera arituko dira gaurkoan. Horixe izango da aurtengo emanal­di­aren berezitasuna. Teklatu eta akordeoi orkestaren doi­nu­ak, kantuarekin nahasiko dira.

Uztailean, grabaketak
Kurtso bukaerako emanaldia izango da, baina ikasturtea ez dute bukatutzat emango oraindik. Uztailean zehar, ikas­le bakoitzak kurtso ho­netan egindako lana gra­ba­tuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!