Partidu erabakigarria jokatuko da gaur Hernaniko kiroldegian, 19:00etan. Erremonteko Gipuzkoa Kopako finalerako txartela dago jokoan. Semifinaletako ligaxkaren azken partidua izango da: Barrenetxea IV ariko da Etxeberria IVrekin, Urriza eta Agirrezabalaren kontra.
Irabazten duenak jokatuko du finala, Etxabe II eta San Miguelen kontra. Haien aurka galdu zuten bi bikoteek, hain justu, ligaxkako aurreneko partidua. Beraz, elkarren aurkakoan erabakiko dute, gaur, nor den finalean.
Aurretik, eskuz binaka
Erremonteko ikuskizuna hasi baino lehen, Hernaniko pelotariak ariko dira, eskuz binaka: Ojuel eta Azpitarte, Arrieta eta Lizeagaren kontra.