Gizarte-alokairuzko etxebizitzak zozketatzeko baldintzak, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 19a, 13:17

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Batzordea izango da gaur 18:30etan, udaletxeko Batzar Gelan. Honako gaiak landuko dituzte: gizarte-alokairuzko etxebizitzak zozketatzeko baldintzak; Mirasol Etxean bost etxebizitza tasatu esleitzeko oinarriak; errefusaren karakterizazioa; eta zaintzarako bideokamarak jartzea, hondakinen kontrolik gabeko isurketak saihesteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!