Hernaniarrak hiru triatloitan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 19a, 02:00

Aurreko asteburuan, hiru triatloi ezberdinetan izan ziren Zumitzako triatletak. Zarauzko triatloian, Iban Fernandez 220garrena izan zen, 5:06’49’’ denborarekin, eta Edu Carrera 399garrena, 5:38’49’’. Soko­an, Kepa Pikabea 36garren sailkatu zen, 2:21’08’’, eta Asier Ocon 58ga­rren, 2:25’12’’. Eta Donostian, Oier Cobo 187garrena izan zen, 1:17’15’’ eginda. Asteburuan, Lekeitiokoa eta Monegrosman triatloia dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!