Andrekale izendatzea, alderdi politikoen akordioaren zain

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 19a

Hamasei puntu bozkatu zituen Plenoak, horien artean, sei mozio. Garbitaniako partizipazio banaketa datorren Plenora atzeratu zuten.

Astebete lehenago, San Joan jaiei aurre hartuta egin zen Udalean ekaineko Plenoa. Ha­masei punturen inguruan aritu ziren; batzuk, tramiteak izan ziren. Garbitania eta Andrekaleren izendatzea da­to­rren Plenorako atzeratu zi­tuz­ten. Eta onartutako puntuen artean aipatzekoak, sei mozio izan ziren.

Andrekale izendatzea, atzeratuta
Kardaberaz kaleari Andrekale jartzeko eskaera eraman zuen Berdintasun Kontseiluak astearteko Plenora. Ez zen ordea pu­n­­tua bozkatu. Astel­ehe­ne­an, Bozeramaile Batzordean, Ha­­­mai­kabat alderdiak proposamen berri bat egin zuen: Pla­zatik hasi eta Plaza Berrira bi­tar­teko zatiari jartzea An­dre­kale; eta handik be­rakoari Kar­daberaz. Berdin­ta­sun Kon­tseiluak azaldu zuen, beraien na­hia dela kale osoari aldatzea izena. Baina alderdi guztien adostasunarekin egin nahi du­tela ere, azaldu zuten. Beraz, Ple­noa bukatutakoan guztiak elkartzeko proposamena luzatu zuten. Hala egitea erabaki zen, eta puntua datorren Ple­noan bozkatuko da.

Garbitaniako partizipazio banaketa ere, atzeratuta
Garbitania Zero Zabor enpresaren inguruko puntua ere, datorren Plenorako utzi zuten. Orain arte lau herrik osatzen zuten Garbitania, baina Oiar­tzun atera egin da. Hori medio, partizpazio edo akzioak berriz banatuko dituzte. Alkateak azaldu zuenez, zalantza ba­tzuk sortu dira eta bozkaketa atzeratu egin dute.  

Sei mozioak, onartuta
Plenoan azaldu ziren mozio guztiek ere, baiezkoa jaso zuten asteartean.
Hernani LOMCErik gabeko herria izatea onartu zuen Ple­noak. Alderdi guztiek eman zuten aldeko botua, PSE-EEk izan ezik. Alderdi sozialistak argi utzi zuen LOMCEren kontra dagoela, baina mozioko puntu batekin ados ez zeudenez, abstenitu egin ziren.
Udaltzaingoek ere aurkeztu zuten mozio bat. Bertan eska­tzen dute jubilatzeko garaian, Ertzaintzak dituen baldintza berak izatea; hau da, 60 urterekin jubilatu ahal izatea. Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten; eta H1! eta PSE-EE abstenitu egin ziren.
Esaitek aurkeztutako mo­zioaren alde agertu ziren ia guztiak; PSE-EE abstenitu egin zen. Bertan, besteak beste, eskatzen da Euskal Selekzioak ofizialki hartzea parte nazio­ar­teko txapelketetan.
Juan Carlos Borboikoaren ab­dikazioaren inguruko mo­zioa ere, aztertu zuen Plenoak, Bilduk aurkeztua. Mozioan diote, Hernaniko Udalak benetako haustura demokratiko bat aldarrikatzen duela eta   Euskal Herriak behar duela erabakitzeko eskubidea. Ha­mai­­kabat alderdiak ez zuen bozkaketan parte hartu, esanaz, Espainolen asuntoa dela. EAJk ere ez zuen parte hartu,  «Espainolek bozkatzen dutena ez da gure kontua». PSE-EE abs­­tenitu egin zen: «Her­na­ni­ko sozialistak errepublikarrak gara, baina ez dugu uste Udala denik gai hau lantzeko lekua».
Euskal kutxen etorkizuna ere izan zuten aztergai. Mo­zi­oan hil ala bizikotzat jotzen da, Araba, Gipuzkoa eta Biz­kai­ko tresna finantzario nagusiaren kontrol publikoa manten­tzea. Bilduk alde bozkatu zuen, eta gainontzeko guztiek kontra.
Bozkatu zen azkeneko m­o­zioan eskatzen da Haustura hi­drau­likoa edo frackinga etetea. Gasa bilatzeko sistema berri ba­ti deitzen zaio hala, eta mozioan azaltzen denez, hainbat estatutan debakatu dute dagoeneko, arazoak sortu direlako: edateko uraren kutsadura, mugimendu sismikoak... Bilduk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten; EAJ abstenitu egin zen eta H1!ek kontra botatu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!