Finalerako partidu erabakigarria, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 19a, 02:00

Semifinaletako ligaxkaren azkeneko partidua jokatuko da bihar, kiroldegiko frontoian, 19:00etan. Aurretik, Hernaniko pelotariak ariko dira, eskuz binaka.

Erremonte Kopa Hernani­ko kiroldegian izango da bihar.  Semifinaletako ligax­karen azkeneko partidua jo­katuko da, eta 19:00etan ha­si­ko da saioa, kirol­degiko fron­toi­an. Lehenik, esku pe­lotako partidu bat izango da, eta ondoren jokatuko da Erre­monte Kopakoa.
Biharkoan erabakiko da nork jokatuko duen txapel­ketako finala. Urriza eta Agi­rrezabala ariko dira, Etxe­be­rria IV eta Barrenetxea IVren kontra. Aurreneko bi jardu­­-n­aldietan, bi bikoteek galdu egin zuten Etxabe II eta San Migelen kontra. Beraz,  lehenengo bikote finalista eraba­ki­ta dago, eta biharkoa irabaz­ten duena izango da biga­rrena. Uztailaren 4an joka­tuko da finala, Aizar­na­za­bal­en. Frontoi motzetan egin da txapelketa guztia.

Aurretik, herriko pelotariak
Biharko partidu eraba­kiga­rria giro­tzeko, Hernaniko se­nior mailako pelotariak ari­ko dira, eskuz binaka: Ojuel eta Azpitarte, Arrieta eta Li­ze­agaren kontra. 22 tan­tora jokatuko dute. Asmoa da pe­lotazale gehiago erakar­tzea, txapelketaren aurretik ho­rrelako partiduak jarriz. Bihar ere, espero dute ki­rol­degiko frontoia betetzea.

Egitaraua

Kiroldegiko frontoian, bihar, 19:00etan

Lehenengo partidua
Eskuz binaka, 22 tantora
Ojuel-Azpitarte
Arrieta-Lizeaga

Bigarren partidua
Erremonte Kopa, 40 tantora
Urriza-Agirrezabala
Etxeberria IV-Barrenetxea IV

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!