Donosti Berri Txirrindulari eskolak BTT mendi irteerak antolatzen ditu udan eta interesa duten astigartar gaztetxoei animatzeko dei egiten diete. Uztaila eta abuztuan ostegun arratsaldetan izango dira irteerak eta irailean, larunbat goizetan. 10 urtetik gorako umeak apuntatu daitezke. Izena emateko: donostiberri@donostiberri.com edo 943 44 59 52.