Mutilak nagusitu ziren, Ergoienen

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 18a

Oiartzungo Ergoien auzoko festetan saltsa ederra jarri zuten Emarrik eta bertako mutil koadrila batek. Desafioa egin zuten, zeinek plaza gehiago egin. Emarriko zortzi neska eta Ergoiengo sei mutil izan ziren lehian. Neskak 550 kiloko harriarekin aritu ziren eta mutilak, 550 kiloko harriarekin eta 100 kiloko plaka batekin. 15 minutuko lana egin zuten eta mutilak nagusitu ziren plaza bat eta erdiko aldearekin. Emarrik 38 plaza eta erdi egin zituen eta Ergoiengo mutilek, 40. Igande honetan, berriz, Elosuan neurtuko da Emarri, astoaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!