Astigarraga Herriarteko Txapelketatik kanpo geratu da final laurdenetan. Donostiaren aurka jokatu du kanporaketa eta bueltako lehian, hirutik bi partidu galdu zituzten astigartarrek. Joanekoan ere halaxe galdu zuten: 1-2.
Kadeteetan, Gorka Oiarbidek eta Hodei Expositok jokatu zuten eta garbi ikusi zen Astigarragako pelotariak hobeak zirela. Biek eskuak gaizki eduki arren, partidu bikaina jokatu zuten eta 11-22 irabazi zuten.
Jubeniletan, Egoitz Olarrak eta Argoitz Otañok partidu berdindua hasi zuten (6-6), baina Olarrak belauna okertu eta errekuperatu arren, bikotea behera etorri zen. 22-8 galdu zuten.
Nagusietan, Oier Gurutzealdek eta Jokin Santxezek serio jokatu zuten, kaporaketa galdua egon arren. Gurutzealdek aspaldiko partez aurrelari gisa jokatu zuen eta partidu txukuna egin zuen. Tanto bikainak ere egin zituen. Santxezek ere partidu ederra jokatu zuen peloteoan beti dominatzen. Azkenean, 22-20.
Emaitzei begiratuta, kanporaketa Astigarragan galdu zutela dio Joxe Mari Zubiarrain arduradunak.