Goi-mailako espektakulua, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 19a, 02:00

Hernani Sutan boxeo belada ospatuko da larunbatean, 20:00etatik aurrera. Zazpi borroka izango dira, eta maila haundiko boxeolariak lehiatuko dira.

Boxeo belada ikusgarria izango da larunbatean, Kirol­degian. Urtero bezala, Her­nani Sutan espektakulua an­tolatu dute, San Joan jaien barruan. 20:00etan hasiko da, eta maila haundiko bo­xe­o­lariak izango dira. Guz­tira, zazpi borroka izango dira.
Atzo aurkeztu zuten uda­letxean. Beñat Amenabar ki­rol zeinegotziak azaldu zu­e­nez, Udalarentzat «oso eki­taldi interesgarria» da. Hiru alderdi nabarmendu zi­tuen: batetik, kirol aniz­ta­su­na sus­tatzen duela; bestetik, ema­kumearen presentzia ber­ma­tzen duela; eta az­ke­nik, goi-mailako espek­ta­ku­lua dela.

Emakumeen bi borroka
Larunbateko beladan, oso ga­rrantzitsua izango da ema­kumeen presentzia. Bi bo­rro­ka egingo dituzte, eta bo­xe­o­lari onenetarikoak izango di­ra, tar­te­an bi Espainiako txapel­dun.

Sarrerak, salgai
Beladarako sarrerak salgai daude dagoeneko. 12 euroan daude, honakoetan: Herna­nin, Tripontzi eta Atxur ta­bernetan; Donostian, Amara gimnasioan eta 5º pino taber­nan; eta Errenterian Paco Bu­eno gimnasioan. Egunean bertan, 15 euroan salduko di­ra, Kiroldegiko takillan.

Kiroldegian, larunbatean, 19:00etan
1. Josua - Irigoien
2. Raul - Victor Marsa
3. Itziar Lorea - Ixa
4. Moha - Lizarraga
5. Bioleta - Elena Rueda
6. Juanjo Sanz - Esteban
7. Xabi Burgeño - Eneko Alonso

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!