Odola emateko aukera berri bat izango da ostiralean, Astigarragan. Anbulategian eman ahal izango da 18:30etatik 20:30etara.
Astigarragako Odol Emaileen Elkartetik, solidaritatearen deialdia egiten diete astigartar guztiei: «Dakizuen bezala, odola ez da fabrikatzen, eta odola lortzeko bide bakarra, zuek bezalako pertsona eskuzabal eta osasuntsuek odola ematea da. Zuek emandako odoletik hainbat eratorri lortu daitezke: plaketak, plasma, hematiak... balio haundikoak izango direnak osasuna hobetzeko eta, askotan, bizitza salbatzeko. Kotxe istripu batean 30 pertsonek emandako odola behar izan daiteke!», diote.
Hori horrela, gonbitea luzatu dute: «ahalik eta odol gehien lortzeko esperantzarekin».