Kontsumo taldea sortzeko asmoa

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 18a

BasHerri Sareak kontsumo talde bat sortu nahi du Astigarragan. Herritarren eta baserritarren arteko tratu zuzena bideratuko luke. Hau da, baserritarrak astero otar bat prestatuko luke berak ekoitzitako barazki eta bestelako produktuekin, eta toki eta ordu zehatz batean taldeko kideei eramango lieke. Interesa duten herritar eta baserritarrei harremanetan jartzeko dei egiten diete: 615 767 086 edo basherriak@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!