Pelota Eskolako txapelketaren finalak jokatu ziren larunbatean. Kiroldegiko frontoian jokatu ziren partiduak, eta ikusle asko bildu ziren harmailetan. Animo artean, hauek izan ziren irabazleak: Gorostidi eta Jara 1º benjaminetan; Iraola eta Salaberria 2º benjaminetan; Uitzi eta Garmendia 1ºalebinetan; Mitxelena eta Morras 2º alebinetan; eta Macicior eta Arizmendi infantiletan. Partiduen ondoren, txapelak eta kopak banatu zituzten.