Kurtso bukaerako erakustaldia, ikasitakoa erakutsiz

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 18a


Gimnasia erritmikoko ikasleek kurtso bukaerako erakustaldia eskaini zuten larunbatean, Kiroldegian. Bertan, gazteek eta txikienek kurtsoan zehar ikasitakoa erakutsi zuten. Lurrean zein airean, eta elementu ezberdinekin dituzten abileziak agerian jarri zituzten, eta saio ikusgarri batekin, bukaera ezin hobea eman zioten aurtengo ikasturteari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!