Proposamenen aurkezpena, gaurko saioan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 18a

Haurtzaindegi zerbitzua izango da bertaratu nahi duten gurasoentzat.
Udaletxeko Areto Nagusian izango da saioa, 19:00etan.

Aurrekontu Parte Hartzai­leen azken saioa egingo da gaur. 19:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan, herritarrek egindako proposamen guztiak aurkez­tuko dituzte. Horiek balora­tzeko moduak ere azaldu eta komentatuko dituzte saioan: zein irizpideren arabera aztertuko diren.

Lehenengo fasea, amaituta
Saio honekin, lehenengo faseari bukaera emango zaio. Bigarren fasean, udal langile eta teknikarien txan­da izango da. Udan zehar, proposamenak aztertu eta baloratuko dituzte, aukera­tutako irizpideen arabera. Horrela, zeintzuk diren bide­ragarriak zehaztuko dute. Horretarako, kontuan izango dira proposamenen kostu ekonomikoa, jasan­ga­rri­ta­su­na, arlo teknikoa...
Azkenik, irailean propo­sa­menak eztabaidagai ja­rri­ko dira herritarren artean. Fa­se horretan erabakiko da 2015eko Udal Aurre­kon­tu­etan, zeri eskainiko zaion 500.000 euroko partida hori.

Haurtzaindegi zerbitzua
Gaurko saioan, haur­tzain­degi zerbitzua izango da, ber­taratu nahi duten gura­so­en­tzat. Erraztasun hauek eman­­da, herri­tarrak hurbil­tzea nahi du Udalak. Horre­gatik, orain arte parte hartu du­te­n eta ez duten he­rri­tarrak gonbi­datu nahi ditu azken saio ho­ne­tara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!