Txakurren errabiaren kontrako txertoa jarriko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 17a, 02:00


Albaitaria Aranon izango da gaur, txakurren errabiaren aurkako txertoa jartzen. Plazan jarriko ditu txertoak, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Jabearen NANa eta animaliaren identifikazio txartela aurkeztu beharko dira. Txakurra lotuta eraman beharko da, eta muturrekoarekin. Azaldu dutenez, errabiaren kontrako txertoa jartzea derrigorrezkoa da lau hilabete baino zaharragoak diren txakurretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!