Elizatxo ikastolak kurtso amaierako jaialdia ospatu zuen larunbatean. Euskal Fushion izan da aurtengo festaren gaia, eta euskal musikaren bilakaeraz aritu ziren. Beraz, ezin hobeto pasa zuten haurrek, musikaren erritmora. Ekintzaz betetako eguna izan zuten: malabareak, pintxo-potea, trikibertsoa, bazkaria, toka txapelketa, puzgarriak, makilaje tailerra, disko-txikia... Umore onean esan zioten agur ikasturteari.