Igandean jokatu ziren Pala Eskolako txapelketaren finalak. San Joan saria zuten jokoan, eta hauek izan ziren irabazleak: Joana Tolaretxipi benjaminetan; Garazi Urdangarin alebinetan; eta Irati Agirre, Alaitz Tejedor eta Ikerne Bilbaok osatutako taldea infantiletan. Galdu edo irabazi, ordea, goiz eder bat pasa zuten jokalari guztiek. Bukatu ondoren, sariak banatu zituzten Kixkalen, eta hamaiketakoa ere egin zuten, indarrak berritzeko.