Eusko Jaurlaritzak ekimen berria jarri du martxan, Eusko Label produktuak sustatzeko. Euskal Herriko sei sagardotegirekin egin dute hitzarmena, eta tartean dira Hernaniko Iparragirre eta Astigarragako Petritegi.
Bertako eta kalitatezko zigilua duten produktuekin osatutako menuak eskainiko dira hemendik aurrera sei sagardotegietan: Iparragirren, Petritegin, Olan, Satxotan, Igeldo-Calogen eta Uxarten.
Gutxienez hiru produktu
aukeran
Menuak osatzerako garaian aukera zabala dute sagardotegiek, eta bakoitzak erabakiko du zein produktu erabili: Euskal Okela, Baserriko oilaskoa, Euskal Txerria, Ibarrako piperrak, Idiazabalgo gazta.... Gutxienez hiru produktu eskainiko dituzte, eta bezeroek bertan izango dute hauen inguruko informazio guztia.