Kardaberaz kaleari Andrekale jartzea, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 17a, 02:00

Hamasei puntu aztertuko ditu gaurko Plenoak, horien artean: Garbitanian Udalak duen partizipazioa; LOMCErik gabeko herria, eta lau mozio. Udaleko Pleno aretoan, 19:00etan.

San Joanei aurre hartu, eta astebete aurreratuko dute ekaineko Plenoa Udalean. Hamasei puntu izango di­tuzte aztergai, gaur, ilun­tzeko 19:00etatik aurrera.
Kardaberaz kaleari An­dre­­kale izena jartzea izango da, Udalak aztergai izango duen puntuetako bat; Ber­dintasun Kontseiluak egin du eskaera.
Garbitania Zero Zabor enpresaren inguruko puntu bat ere aztertuko du Plenoak. Orain arte lau herrik osatzen zuten: Hernanik, Usurbilek, Astigarragak eta Oiartzunek. Azken hau atera egingo dela eta, partizipazioa edo ak­zioak berriz banatuko dituzte. Banaketa ekita­tiboa izatea da helburua; hau da,  Hernanik %49a izan­go luke; eta %25 eta %26a beste biek.
LOMCErik gabeko herria puntua ere, aztergai izan­go dute gaurkoan.
Plenoak bozkatuko dituen beste hainbat punturen ar­te­an lau, mozioak izango d­i­ra: Esait; Udaltzaingoaren aurre jubilazioa; Juan Carlos Bor­boi­koaren abdikazioa; eta Euskal Kutxen etorkizunari buruzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!