Berdina edo bera?

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Gurean hiru suangilla dira, eta bi oso-oso tankerakoak: 
bat oso arrunta eta bestea behin bakarrik identifikatua, Oindin.

Anfibio eta narrastiak - 8. fitxa: podarcis muralis vs. podarcis liolepis

Herpetologoek ere lanak izaten dituzte bereizten. Lepo az­pi­ko markek bereizten dituzte bi suangilla hauek. Ez dira espezie bera, oso berdinak izanagatik. Oraintxe dute ugalketa garaia, eta erraz ikusten dira, hotzak hasi arte. Azal arre-grixa, marra beltz nabarmenekin, eta tonoa oso aldakorra, beraz, kolorearekin ez dago fidatzerik. 

Hiru suangilla dira gure in­guruan: Zootoca vivipara, Po­darcis muralis eta Podar­cis liolepis. Lehenengoa umeak zuzenean egiten dituena, hiruretan ezberdinena (martxoaren 30­e­ko Kronikak dakarki). Podarcis muralis eta Podarcis liolepis lepoak bereizten ditu, eta bizi diren tokiak ere bai. Lepo az­pian marra beltzak ditu muralisak, eta puntuak liolepisak.

‘Liolepisa’ oso urria da hemen
Podarcis muralisa da gure in­guruan arruntena, etxe on­doko pareta eta zuloetan ikusten dena. Ondo ezagutzen dute herritarrek: «umiakin danian tripa gorri-gorriya izateik!» dio ereñotzuar batek, eta hala izaki. Podarcis liolepisa berriz bero zalea da, eta harkaitzean gehiago izaten da. Kostako harkaitzak bere bereak ditu, adibidez. Gure inguruan identifikatu den bakarra joan den astean identifikatu zen, Oindin. Izan­go dira gehiago, beraz.

Ba al zenekien?
Animalia hau euskera batuan sugandila da, Aranon ziztangilla, Goizuetan surangillua, eta Hernanin eta Astigarragan suangilla.

FITXAK

1. Rana temporaria - Ingela gorriya / ingela lehorrekua
2. Lissotriton helveticus: Lauhankekua / arrobiyua
3. Bufo spinosus: Zapua
4. Zootoca vivipara: Suangilla
5. Vipera seoanei: Sube gorriya
6. Zamenis longissimus: Sube beltza / sube nabarra
7. Triturus marmoratus
8. Podarcis muralis vs. pod. liolepis: Suangillak
9. Lacerta bilineata: Muskarra / Muzkarra
10. Natrix maura vs. Natrix natrix: Ur subia vs. Sube berdia / sube urdina eta sube lepotxuriya
11. Anguis fragilis: Ziraba / zirauna
12. Pelophylax perezi: Ingela berdia / ingela urekua / iela
13. Salamandra salamandra: Arrobiyua / mendi-arrobiya
14. Alytes obstetricans: Zapo ttikiya

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!