Umeen festak eta gazte olinpiadak jarriko dute saltsa gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Atzoko partez, gaur izango dira haur jaialdia, puzgarriak eta txokolatada. Hernaniko gazte olinpiadek ere bat egingo dute gaur Ereñotzuko festekin eta triatloia antolatu dute Urumea ibaian, besteak beste. Ondoren, parranda goizaldera arte luzatzeko aukera izango da Laiotz taldearekin. Bihar, berriz, sagardo probaketa eta bertso jaialdia izango dira.

Asteburu osoa aurretik dute ereñotzuarrek San Antonio jaiekin gozatzeko. Eta gaur, batez ere, umeentzat eta gazteentzat izango da egun aproposa. Atzo­ko partez, gaur izango dira haur jaialdia, puzgarriak eta txokolatada. Eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Hernaniko Gazte Olinpiadek egingo dute bat Ereñotzuko festekin. Triatloia antolatu dute Urumea ibaian. Ondoren, Laiotz taldeak jarriko du giroa goizaldera arte.
Bihar, pelota partiduak, sa­gardo probaketa eta bertso jaialdia izango dira. 7 sagardotegik hartuko dute parte. Bertsotan, berriz, punta-puntako lau ber­tsolari ariko dira; eta tartean, Eli Pagola ereñotzuar gaztea.

EGITARAUA
Gaur
11:30 Ume festa futbol zelaian. Mozorro onenari saria.
11:30-14:00 Puzgarriak.
16:00 Hernaniko Gazte Olinpiadak.
17:00-18:00 Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketaren hasiera.
17:00-19:30 Puzgarriak.
18:30 Txokolatada.
20:30-21:30 Laiotz taldearen
lehenengo saioa.
00:30 Laiotz taldearekin parranda, goizaldera arte.
Bihar
08:30 Diana Hernaniko
txistulariekin.
11:30 Afizionatu mailako pelota partiduak.
Paleta gomaz, neskak: Amaia Irazustabarrena-Eli Pagola/Miren Goikoetxea-Maider Huizi.
Eskuz, mutilak: Oier Apezetxea-Markel Lizeaga/Paul Ojuel-Eneko Aizpitarte.
12:00 Sagardo probaketa Ur Miak antolatuta: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
18:30 Bertso Jaialdia: Eli Pagola, Maialen Lujan­bio, Andonio Egaña, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.
Errifa zozketa egin ondoren, jaiei amaiera emango zaie suziriekin.

AUTOBUS ZERBITZUA
Gaur
Hernanitik (Zinkoenea) Ereñotzura: 00:00etan eta 03:00etan.
Ereñotzutik Hernanira: 00:00etan, 03:30etan eta 07:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!