Gozamena, San Antonioetako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 16a

Bezperako ajeari buelta emateko den­borarik ez zuten izan atzo Ere­ñotzun. Goizean txistularien dianarekin esnatu ziren; meza, gero; eta segidan, pala eta pelota partiduak eta sagardo probaketa. Neskak pa-lan fin ibili ziren, eta mutilek emozioa jarri zuten. Azken tantoak ikusgarriak izan ziren, eta aldea txikitzea lortu bazuten ere, etxekoek galdu zuten 21-22. Arratsaldean, bertsolari haundiak; Lujanbiok aipatu bezala, «euskaldun mohikanoen azken erreserban», Ereñotzun, kantari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!