Gaur hasi eta datozen hiru hilabetetan Baratzeko estreinaldi handiak kanpaina egongo da martxan. Asmoa da, sasoiko produktuak zein diren jakitea eta horiek kontsumitzera ohitzea. Hernaniko 15 barazki, fruta edo janari dendatan emango dute informazioa, eta interneten: www.garaikoa.net. Hilero, zapi bat irabazteko aukera izango da.