Bere tokian dago Karabeleko zubi berria

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 12:56

Goizeko 06:00etan hasi dira lanean eta ia eguerdiko 12:00etan bukatu dute. Azkenean, zubia bere tokian.dago.

Goizeko 06:00ak inguruan hasi dira Karabeleko zubi berria mugitzen. Argi posteetako kableak moztu dituzte, baina foko batzuek arazoak sortu dituzte, zubia mugitzean jo egiten baitituzte. Maniobratan ari dira. Bigarren arazoa zubi zaharreko barandillak dira. Zubi berria gainean jarri behar dute baina ez da kabitzen. Dagoeneko, 10:18 direnean, jarri dute zubi zaharra berriaren gainean. Laster gruekin airean hartu eta bere behin betiko lekura eramango dute. Pixkanaka badijoaz lanak aurrera. Lotu dute zubiaren aldeetako bat gruara, 10:54etan. Azkenean, 11:37etan, zubia zintzilik dago eta badaramakite bere lekura. Beste 10 minututan, zubia bere tokian jarri dute. Bukatu dira lanak eguerdiko 11:45etan. Zubia irailan irekiko dute, behar dituen hirigintza lanak egin ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!