Atzo joaktu ziren finalak Tilos 7 Pasa txapelketan. Giroa aparta izan da txapelketak iraun duen bitartean, eta jokalarien maila, punta-puntakoa.
Jokatu zen lehenengo finala nesken kategoriakoa izan zen. Garbiñe eta Ixone izan ziren garaile, 22 eta 13, Leire eta Idoiaren kontra.
Segidan, mutilen kategoriako 2garren mailako finala jokatu zen: Dani eta Ander, Torero eta Aritzen kontra. Dezenteko aldea atera zieten hasieran lehenengoek bigarrenei, 20 eta 12 jartzeraino. Baina partiduaren erdi aldera, Torero eta Aritz esnatu, eta aldea txikitzea lortu zuten. Hala ere, galdu egin zuten. Dani eta Ander atera ziren garaile, 22 eta 18.
Azkenik, 1go mailako partidua jokatu zen, eta azkenaldian ohiko bihurtzen ari den moduan, Endika eta Aiheko izan ziren garaile, 22 eta 12, Zabala eta Txikitoren aurka.
Gainontzeko 44 bikoteak lan ona egin izanaren pozarekin gelditu dira.